euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gastronomia
  4.  
  5. Bertoko produktuak
GASTRONOMIA
 
BERTOKO PRODUKTUAK
Gastronomia paregabea eta bertako produktu bikainak izan dira betidanik Euskadiko bereizgarri nagusiak. Babarrunak, haragia, arraina, patata eta piperrak dira Euskadiko produktu esanguratsuenak, besteak beste. Horrez gain, bertan egindako sagardoa, txakolina eta Arabako Errioxako ardoa dira janari horiei guztiei laguntzeko osagarri egokienak, kalitate aparta baitute. Jarraian, Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Arautzaileak edo Kalitatea fundazioak (kalitatearen eusko labela) bermaturiko produktuak errepasatuko ditugu.
 
Kalitateko Euskal Tomatea
Kalitateko Euskal Tomatea
Euskal Herriko baserrietan egina, tomate honek betiko tomatearen usain, kolore eta zaporearen ezaugarriak mantentzen ditu. Eusko Labeldun tomateak ildo era dauka, kolore gorri-berdea eta bere heltzearen puntu aproposenean hartuta dago; beraz, benetako zapore bizi dauka, kontsumitzaileei asko gustatzen zaiena. Tomate mota onenen artean aukeratutakoa eta ingurugiroa zainduz hazitakoa da.