euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Negozio Bidaiak
  4.  
  5. Euskadi Aukeratzeko Arrazoiak
  6.  
  7. Bestelako Batzarlekuak
NEGOZIO BIDAIAK
 
EUSKADI AUKERATZEKO ARRAZOIAK
Aberastasun ekonomiko handia dauka gure erkidegoak. Jarduera industrial sendoak eta aurrerapen teknologikoaren garapenak azken berrikuntzen erakustoki garrantzitsuan bilakatu dute Euskadi, izan ere, nazioarteko azoka ugari jasotzen ditu gure lurraldeak, arlo ekonomiko ezberdinetako jakintzak elkar trukatuz.

Gainera, negozio bidaiak egiteko erosotasun guztiak eskaintzen ditu, bisitariaren egonaldia ahalik eta atseginena izateko zerbitzu oro eskainiz. Era zein maila guztietako hotel eta ostatuak aurki ditzakegu gune komertzialetatik hurbil. Halaber, Euskadiko garraio azpiegitura garrantzitsuari esker (metroa, tranbia, trena, autobusa, etab.) erkidegoan zehar modu erosoan mugitu daiteke bisitaria.

Honek guztiak, aisialdirako gune ikusgarriekin eta hirietan aurki dezakegun eskaintza kultural zabalarekin batera, negozio edo laneko bidaiak egiteko leku ezin hobean bilakatzen du Euskadi.

NABARMENTZEKOA...
Bilbao Exhibition Centre BEC
Bilbao Exhibition Centre BEC
Bilboko Erakustazokak egoitza berria estreinatu zuen 2004ko apirilean: Bilbao Exhibition Centre, Europako erakustazokarik berritzaileena. Arku atlantiko osoari zerbitzua eskaintzea du helburu nagusi, hori dela eta, sektoreko azken joeren arabera diseinatu eta eraiki da: teknologiari begira oso aurreratuta eta erakusketarien zein bisitarien premietara hobeto egokituta dauden eraikuntza-proiektu modernoak oinarritzat hartuta. Era berean, sarbide ezin hobeak ere baditu.

Ansion, Barakaldon, dago. Sei pabilioi ditu, horietatik lau 15.000 metro karratukoak dira, beste bat 21.000 metro karratukoa da, eta besteak, azalera berbera duen arren, ezaugarri bereziak dauzka, erabilera anitzekoa baita: Arena Pabiloia, ikuskizun eta kontzertuak egiteko prestatua. Erakusketetarako azalerak 150.000 metro karratu ditu guztira.

Horrez gain, 18.000 metro karratuko biltzar-zentroa, galeria komertziala eta hotela ere badaude. Biltzar zentroan edozein jardunaldi edo ekintza egiterakoan beharrezkoak diren zerbitzu guztiak daude: bulegoak, VIP aretoak, biltzar-gelak pabiloien arteko korridorean, prentsa-aretoa, jatetxeak…

Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregia
Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregia
Bilboko Euskalduna Jauregia Euskadi osoan edukiera-ahalmen handiena duena da, auditorioan 2.000 lagunentzako eserlekuak baitaude eta aldi berean ekitaldi ezberdinak antolatzea ahalbideratzen duten beste lau areto independente baititu. 1999ko otsailean zabaldu zuten Soriano eta Palacios arkitektuek diseinatutako jauregia, Euskalduna ontziolak egon ziren lekuan. Hortik hartu zituen bere izena eta itsasontzi itxurako diseinua. Edozein motako biltzarra antolatzeko moduan hornitutako 15 areto eta 8 bulego ugari ditu. Besteak beste, honakoak ditu: VIP bilera-gela, aldibereko itzulpen zerbitzua eta Business Centre zerbitzua fotokopiagailua, faxa eta ordenagailuekin eta WiFi konexioa.
Europa Jauregia
Europa Jauregia
Gasteiz hiriaren erdigunean 1989an zabaldu eta 2003an berriztatu zuten eraikin moderno eta praktikoagoa bihurtzeko, barne espazio argitsu, zabal eta abangoardistekin eta puntako teknologiarekin. Biltzarren egoitza moduan duen eskarmentuari esker, 200 eta 700 pertsona arteko biltzar eta bilerak hartzeko egoitza aproposa da. Estatu zein nazioarte mailako topaketak lan giro atseginean eta eraginkorrean garatzea bermatzen du. Izan ere, beharrezko zerbitzu osagarri guztiak eskaintzen ditu, besteak beste, aldibereko itzulpena, ordenagailu bidezko bideoproiekzioa, RDSI linea, telebista zirkuitu itxia, pantailak, entzungailudun eserlekuak, grabazio ekipoak, fotokopiagailua, megafonia eta atseden-guneak.
Villa Suso Jauregia
Villa Suso Jauregia
Jauregien areto eta gelak guztiz egokiak dira jende gehiegi (250 arte) biltzen ez duten biltzarrak, jardunaldiak edo bilerak antolatzeko. XIII. mendeko Jauregiak teknologia aurreratuenarekin hornitutako hiru areto ditu: aldibereko itzulpenak, megafonia, langile espezializatuak, proiekzio pantailak, etab.