Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako hiriburuetan, estatu zein nazioarte mailako azoka eta biltzar garrantzitsuak egiten dituzten esparru garrantzitsuak daude. Gainera, eraikin handi horiek erreferentziagune bilakatu dira Euskadin.
NABARMENTZEKOA?
Villasuso jauregia
Villasuso jauregia hiriko alde zaharrean dago, Aihotz plaza ezagunean eta San Migel elizaren ondoan. 1539. urte aldera eraiki zuten, Martin de Salinasen, Karlos I.a enperadorearen gorteko enbaxadorearen, aginduz.
Garai hartan ohikoa ez zen itxura eman zioten eraikinari, U letraren itxura hain zuzen ere. Izan ere, lanek bi arazo handi zituzten: alde batetik, Gasteiz inguratzen zuen harresia aprobetxatuz eraiki behar zuten eta haren bideari jarraitu behar zioten; bestetik, lur hori aldapatsua zen. Hala ere, jauregi dotorea egitea lortu zuten, harlanduxka eta harlandua erabiliz.
Hasieran, ate nagusia Villasuso plazatxoan zegoen, eta bertan jarri zuten salinastarren armarria zutabez apaindutako ate baten gainean. Gaur egun, ordea, bestaldetik, Aihotz plazatik, sartzen da barrura.
XX. mendean Udalak hartu zuen jauregiaren jabetza eta biltzarrak, hitzaldiak eta erakusketak egin ahal izateko atondu zuen.
Monumentu mota: Jauregia.
Estilo artistikoa: Errenazentista.
Aroa: XVI. mendea.
Bisita gidatuak: Hiriko turismo bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu jauregira. Horretarako, telefono honetara deitu behar da: 945 161 598.
Jarduerak: Biltzarrak, hitzaldiak eta erakusketak antolatzen dira.
Aretoen alokairua ekitaldietarako: Eraikineko gelaren bat erabiltzeko eskakizuna Batzar eta Turismo Zerbitzuan egin behar da: Telefono zenbakiak: 945 161 279 eta 945 161 261. Faxa: 945 228 009.
Aparkalekua: Lurrazpiko zenbait aparkaleku daude alde zaharraren inguruan (Katedrala, Arca, Juan de Ayala, Corte Ingles, Dendaraba...).