Industriarekin, zerbitzuekin eta negozioekin zerikusia duten jarduerak oso ugariak dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan. Bertako biltzar eta erakusketa jauregietan zein erakustazoketan mugitzen dira Euskadin industria alorrean garatzen diren negozioak eta
NABARMENTZEKOA...
Euskal Encounter 2008
Milaka informatikazale eta informatikari biltzen dira urtero Euskal Encounter ekitaldi ezagunean. Bosgarren urtez Bilbao Exhibition Centre azoka-barrutiak hartuko du bilera jendetsu hori, uztailaren 24tik 27ra bitartean. Batetik, askotariko txapelketak antolatuko dituzte: parte-hartzaileek euren irudimena erakusteko (grafikoak, animazioak, demoak edo abestiak sortzen) eta Counter Strike 1.6. edo Quake 3 bezalako bideo-jokoetan lehiatzeko aukera izango dute. Horrez gainera, Euskal Encounterraren 16. ediziorako hitzaldiak eta jarduera bitxiak prestatu dituzte (argazki lehiaketa, pelikulen bikoizketa edo Singstar, besteak beste). Nola ez, azoka-barrutira bertaratzen diren lagunek abiadura handiko sarea erabili ahalko dute.