euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gastronomia
  4.  
  5. Pintxoak
GASTRONOMIA
 
PINTXOAK
Sukaldean prestatzen diren artelan txikiak dira pintxoak. Orotariko produktuak erabiltzen dituzte horiek egiteko, tradizionalak zein modernoak. Pintxoen karta, beraz, amaigabea izan daiteke, sukaldariaren irudimenaren araberakoa. Tabernetako barra askotan, bertan egindako pintxoak eta etxeko berezitasunak izaten dira erakusgai; izan ere, Euskadin jateko ez da beharrezkoa mahai baten aurrean esertzea. Gainera, pintxoak jaten ditugun heinean, oso ohikoa izaten da "txikiteoa" egitea, hots, tabernaz taberna lagunartean ibiltzea ardoa, sagardoa edo "zuritoak" (zerbeza dosi txikiak) edaten.
 
NABARMENTZEKOA...
Gernikako piper berdeak perretxikoz beteta, pikillo piper eta maionesarekin
Gernikako piper berdeak perretxikoz beteta
Osagaiak (bi lagunentzat):

Gernikako piper bi
Pikillo piper bi
Baratxuria (ale erdia)
Perretxikoak (bi ale)
Maionesa
Oliba-olioa
Gatza
Ogia








Errezeta:

Lehendabizi, zartagin batean olio apur bat bota, Gernikako piperrak su txikian frijitu eta gatz apur bat bota. Ondoren, pikillo piperrak baratxuriarekin eta oliba-olioarekin konfitatuko ditugu.

Piperren betegarria osatzeko, baratxuria eta perretxikoak egingo ditugu, zartaginean, olio apur batekin. Bukatzean, hozten utziko dugu eta guztia maionesarekin nahasiko dugu.

Gernikako piperrak betetzeko orduan, lehenik eta behin, piperra kontu handiz zabaldu, barruko aldea garbitu eta, gero, koilara txiki baten laguntzaz bete.

Ondoren, xigortutako ogi-xerretan pikillo piperra jarriko dugu eta, azkenik, horien gainean, Gernikako piperra, aurrez prestatutako betegarriarekin.