Euskal gastronomiak karta anitza eskaintzen duen arren, zenbait platerek garrantzi berezia dute. Izan ere, bertako produktuak erabilita egindako errezetak dira, primerako kalitatekoak guztiak.
NABARMENTZEKOA…
Hegaluzea tomatearekin
Osagaiak:
Hegaluzea: 750 g
Tomateak: 1 kg
Baratxuri-ale bat
2 tipula
Oliba olioa
Errezeta :
Buztin ontzi batean oliba olioan 2 tipula eta baratxuri ale bat frijitu. Prest dagoenean bi hegaluze xerrak erantsi (bi pertsona bakoitzeko bi). Hegaluzea atera ontzitik eta tomate lumatua erantsi, dado eran zatiturik. Gatza bota eta azukre pixka bat ere bai. Saltsa arin bat lortu arte iragazkitik pasa. Ontzira bota saltsa eta gainean hegaluzea. Irakinaldi bat eman.