euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Jaiak eta Tradizioak
  4.  
  5. Jai eta tradizio garrantzitsuenak
JAIAK ETA TRADIZIOAK
 
JAI ETA TRADIZIO GARRANTZITSUENAK
Oso erraza da Euskadin ondo pasatzea. Erkidegoko herri guztietan, kalean antolaturiko ekitaldiekin ospatzen dituzte jai nagusiak, udako hilabeteetan batez ere. Ohitura horietako batzuk oso bitxiak dira: Irungo eta Hondarribiko alardeak eta Lekeitioko Antzar Eguna, esaterako. Badira jende andana biltzen duten festak ere, hiriburuetako aste nagusiak kasu. Horietan guztietan, musika-emanaldiak, lehiaketa gastronomikoak eta herri-kirolen erakustaldiak antolatzen dituzte, dibertsioa ziurtatzeko.
 
NABARMENTZEKOA…
Giro ona nagusi da Azpeitiko kaleetan
Azpeitiko Saninazioak
Jai-giro bikaina, zezenketak eta ekitaldi erlijiosoak dira Azpeitiko San Inazio jaien ("Saninazioak") protagonista nagusiak. Uztailaren 30ean ematen diete hasiera Saninazioei, baina, hilaren 31an, San Inazio egunean, egiten dituzte ospakizun gehienak. Egun horretan meza nagusia eskaintzen dute Soreasuko Sebastian Deunaren elizan eta, aurretik, prozesioa egiten dute herriko alde zaharreko kaleetan zehar. Ospakizun horiek Loiolako santutegian errepikatzen dituzte abuztuaren 1ean. Gainera, aurtengoan, Arrupe, nire isiltasuna ikuskizuna hartuko du Loiolak San Inazio egunean. Gontzal Mendibilek zuzendari lanak egingo ditu eta 400 lagun inguru izango dira eszenatoki gainean: Ludvig Orkestra Sinfonikoko kideak, Donostiako Orfeoia, Gaudeamus abesbatzako (Gernika-Lumo) kideak, ehun bat aktore eta figurante, Marife Nogales mezzo-sopranoa eta Igor Yebra dantzari bilbotarra.

Bestalde, gaur egungo toreatzaile ezagunenetako batzuk izango dira Azpeitin, uztailaren 31tik abuztuaren 2ra bitartean. Besteak beste, Manuel Jesus "El Cid"ek, Alejandro Talavantek, Pepin Liriak, Javier Valverdek eta Jose Maria Manzaneresek euren abilezia erakutsiko dute zezen-plazan.
 
Jai eta tradizio garrantzitsuenak zein lurralde historikotan aurkitu nahi dituzun zehaztu.

Araba Bizkaia Gipuzkoa