euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Erosketak
  4.  
  5. Denda gune nagusiak
EROSKETAK
 
DENDA GUNE NAGUSIAK
Erosketak egiteko aukera zabala dugu Euskadin, denda mota asko baitago: artisautza edota bertoko produktuak saltzen dituztenetik hasi eta jantziak, oinetakoak edota bitxiak salgai dituztenetara. Eta poltsiko guztien neurrirakoak gainera. Sail honetan, hiru hiriburuetako erosketagune nagusiak jarriko ditugu erabiltzaileen eskura. 
 
NABARMENTZEKOA...
Denda gunea
Gasteizko denda-gunea
Gasteizko hiribidean moda tradizionaleko komertzioak daude, nahiz eta gero marka berri eta garrantzitsu gehiago egon.

Arabako hiriburuan, erdigunean zehazki, modan dauden dendak eskura ditu bisitariak; Estatuko zein nazioarteko firmen zapata eta osagarrien dendak nonahi daude.

Alde Zaharra aldiz, tradizioz ostalaritzaren tokia izan da. Halere, artisauen lanak, antigualeko gauzak eta arropa merkea erosteko aukera paregabea dago.

Baina guztia ez da moda eta Gasteizko gozogintza oso famatua izanik, ezin da bertatik alde egin vasquitos y neskitas gozoki ezagunak erosi gabe.
 
Dendak zein lurraldea historikotan aurkitu nahi dituzun zehaztu.
Araba Bizkaia Gipuzkoa