euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia
  4.  
  5. Kirol eta arrantza portuak
AISIALDIA
 
KIROL ETA ARRANTZA PORTUAK
Euskal kostaldeko arrantza zein kirol-portuek Kantauri itsasoko bista paregabeekin gozatzeko aukera ederra eta Euskadin arrantzak duen garrantzia bertatik bertara ezagutzeko parada eskaintzen digute. Punta-puntako merkatal portuak ez ezik, portu ikusgarri ugari ditu gure erkidegoak, bertaratzen den oro liluratzeko modukoak.
 
NABARMENTZEKOA...
Vista general del puerto de Donostia-San Sebastián
Donostiako portua
Kontxako badiaren ekialdean dago Donostiako kaia, Urgull mendiaren gailurreko Bihotz Sakratuaren estatuaren azpian. Hiruki itxurako portu txiki honek bi gune ditu: bata arrantzarako eta bestea, ordea, aisialdirako.

Bestalde, portu gipuzkoar honek atrakatzeko 400 toki ditu eta beteta izaten dira uneoro. Halaber, esan beharra dago itsasontzi-irteerak antolatzen dituztela Donostiako portuan, badian zehar txango atseginak egin ahal izateko.

Zerbitzuak:

Garabiak: 4 ( 5 t-ko bat eta 3 pribatuak)
Konponketa tailerrak eta aroztegia
Ur hartuneak
Errekin hartuneak
Argindar hartuneak
Aparkalekua egoilari eta bertako untzi jabeentzat
Kofradiaren esku dauden arrantzarekin zerikusia duten zerbitzuak:
Izotz-fabrika
Arrain-benta
Baskula

Kokagunea: l: 43-19,4 N L: 01-59,3 W
Marearen Gorabehera:. 4,5 m
Portuko Sarrera:
Zabalera: 20 m
EIBBko sakonera: 3 m
Norabidea: S.

Aparkalekua: Aparkaleku pribatua dago portuan.

Arrain-salmenta: Arrain salmenta arratsaldez egiten da, baina, prozesua ez da publikoa.

Lonjako erakustaldia: Arrantzaleak 17:30ean hasten dira harrapaturiko arraina pisatzen, eta nahi duen orok hori ikusteko aukera du. Salmentari, ostera, 19:30ean ekiten diote, baina prozesu hau ez da pubikoa, hala izan dadin eskaera bereziren bat ez bada egiten, bederen.

Informazio gehiago:

Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzua
Kaia, 23
Telefono-zenbakia: 943022970
Faxa: 943426875

Karmengo Ama Arrantzaleen Kofradia
Kaia, 23
Telefono-zenbakia: 943022971
Faxa: 943429874
 
Arrantza edota kirol porturen bat zein lurralde historikotan aurkitu.
Araba Bizkaia Gipuzkoa