euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arte eta Kultura
  4.  
  5. Jaialdi Nagusiak
ARTE ETA KULTURA
 
JAIALDI NAGUSIAK
Euskadin, kulturak lurralde guztiak zeharkatzen ditu lehen mailako hainbat jaialdiren eskutik. Bilbon, esaterako, ?bel canto?-aren ahotsak batzen dira izen handiko opera-denboraldiari hasiera emateko; Donostian, berriz, nazioartean entzute handia duen zinema jaialdia antolatzen dute, eta jazz-musikari onenek Gasteizen dute hitzordua, Getxotik eta Gipuzkoako hiriburutik igaro ondoren. Azken urteotan, beste estilo batzuetako jaialdiak sortu dira, Azkena Rock Festival eta Bilbao Live Festival, tartean. Horiek guztiak gure erkidegoko kultura jarduera biziaren adibide batzuk baino ez dira. 
 
NABARMENTZEKOA...
Joan den urteko emanaldietako bat
Donostiako Musika Hamabostaldia
Musika klasiko onenari eskainitako bi hilabete. Horrela defini daiteke, hitz gutxitan, Donostiako Musika Hamabostaldia. Ekitaldi ospetsuaren 69. edizioa ospatuko dute aurten, abuztuaren 4tik irailaren 6ra bitartean. Oraingo honetan Jorge Oteiza eskultore gipuzkoarra eta abenduan hil zen Karlheinz Stockhausen konpositore alemaniarra omenduko dituzte. Gainera, Pablo Sarasate eta Olivier Messiaen konpositoreek eta Ataulfo Argenta musika-zuzendariak ere toki garrantzitsua izango dute jaialdian.

Besteak beste, Juan Mari Beltran eta Maialen Lujanbio bertsolaria arituko dira lehendabiziko egunean. Beltranek emanaldia eskainiko du Pasealeku Berrian dagoen Oteizaren eskulturaren ondoan, eta Lujanbiok Ornitorrinkus ikuskizuna aurkeztuko du Judith Montero saxofoi-jotzailearekin batera, Orioko eskultoreak sortutako Pietatean.

Txekiako Orkestra Filarmonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, Gustav Malher Jugendorchester Orkestra, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionala, Venezuelako Simon Bolivar Orkestra eta SWR Sinfonierochester Baden-Baden und Freiburg Orkestra izango dira Donostian. Gainera, Gustavo Dudamel eta Tugan Skhiev zuzendari gazteak eta Colin Davis, Sylvain Cambreling, Manfred Honeck eta Josep Pons ezagunak ere iritsiko dira Gipuzkoako hiriburura.

Azkenik, Sara Baras dantzariak Carmen (Bizet) balletaren bertsio berria aurkeztuko du.
 
Hautatu lurralde historiko bat bertan egiten diren jaialdiak ikusteko:
Araba Bizkaia Gipuzkoa