Musikarekin lotura berezia izan du antzinatik Euskal Herriak. Egun, gure erkidegoak musika eskaintza zabala du, euskaldunek musikarekin duten zaletasunaren erakusgarri. Besteak beste, Bilbon, negualdean antolatzen duten opera denboraldi entzutetsua azpimarra dezakegu. Jazz-musikari onenek, berriz, Gasteizen, Getxon eta Donostian dute hitzordua uztailean. Uda oro, Musika Hamabostaldia iristen da Gipuzkoako hiriburura, eta estilo askotako kontzertuez beteta datorren egitarau oparoa antolatzen dute, musika klasikoaren zaleen gozagarri. Eta Tolosan, nabarmentzeko modukoa da abesbatzen nazioarteko jaialdi garrantzitsua.