euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Erosketak
EROSKETAK
 
DENDA GUNE NAGUSIAK
Denda-gunea
Donostiako denda-gunea
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN - GIPUZKOA
Donostia, Donostialdea, Gipuzkoa
Hiriko Alde Zaharra taberna eta ardotegiz osatua egoteaz gain, era guztietako produktuak saltzen dituzten dendetaz osatua dago, besteak beste artisau produktuak, souvenirs-ak (tipikoena Kontxako barandaren irudia), bitxiak, zapataký eta beste hainbat produktu erosteko aukera paregabea eskaintzen dute Donostiako kaleek.

Askatasunaren Hiribideak eta kale elkarzutek, hiriko gune komertziala eratzen dute. Bertan moda guztia topa dezake bisitariak, firma garrantzitsuak, osagarrien dendak, zapata-dendakýdenetarik erosketa aukera paregabea beraz.
 
MERKATARITZAGUNEAK
Lakua Centro Merkataritza-gune
Lakua Centro
VITORIA-GASTEIZ - ARABA
Vitoria-Gasteiz, Gasteizko koadrila, Araba.
Lakua Centro merkataritzagunea Lakua bizitegi-gunean dago, autobidearekin eta hirigunera iristeko kale nagusiekin zuzenean lotuta. Bere 14.000 metro koadroetan moda eta etxerako gauzen dendak, kafetegiak, jatetxeak, supermerkatua eta erosotasun handiko zinema-areto ikusgarriak topatuko ditugu.
 
MERKATUAK
Erriberako merkatua
Erriberako merkatua
BILBAO - BIZKAIA
Bilbo, Bilbo Handia, Bizkaia
Bilboko itsasadarraren alboan kokatuta dago Erriberako merkatua, alde zaharrean bertan, eta merkataritza gune garrantzitsua da Bizkaiko hiriburuan. San Anton zubiak ere Erriberako eremu honekin egiten du bat, eta azokari esker gune ekonomiko pisutsu bilakatu da ingurunea.

XIV. mendean Pedro Ispizua arkitektoak eraiki zuenetik, hainbat alditan eraberritu dute; 1984an, berregituraketa prozesu sakona egin behar izan zuen, urtebete lehenago izandako uholdeen ondorioak konpontzeko. Zenbait urte geroago, 1990ean, Udaleko Horniduren Azoka osatuena izendatu zuen Guinessek, estalitako azokarik handiena baita Europan.

Hiru solairutan banatuta dago merkatua, eta mota guztietako janariak izango ditugu eskura. Beheko solairuan, arrandegiak aurkituko ditugu; lehenengoan, harategiak, eta azkenik, fruta zein barazkiak izango ditugu bigarren solairuan.


Azoka egiten den eguna: Astelehenetik larunbatera.

Astelehenetik ostegunera: 08:00-14:00 eta 16:30-19:00.
Ostiral eta jai egun bezperetan: 08:00-14:00 eta 16:30-19:30.
Larunbatetan: 08:30-14:30.

Saltoki kopurua: 186.

Aparkalekua: Ez dago ibilgailuentzako aparkalekurik inguruan, azokako merkatarientzako baitira.