San Pedro Arrantzaleen Kofradia
San Pedro kaia, z/g
Telefono-zenbakia: 943 60 32 00
Faxa: 943 60 40 28
ANTZOKIAK
Turandot Opera
BILBAO -
BIZKAIA
Giacomo Puccinik konposatutako azken opera izan zen Turandot. Italiako konpositore ospetsua 1924. urtean zendu zen, eta ez zuen lana bukatzeko denborarik izan; horregatik, Franco Alfano arduratu zen azken bi eszenak amaitzeaz. ABAO-OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak bost emanaldi prestatu ditu Euskalduna Jauregian: maiatzaren 10ean, 13an, 16an eta 19an emanaldi arruntak eskainiko ditu, eta hilaren 17an, emanaldi berezia, ohikoa baino prezio merkeagoan. Azken horretan etorkizun handiko aktore gazteek hartuko dute parte.
Bertsio ikusgarri honen musika-zuzendaria Antonello Alemandi da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Operaren Abesbatza eta Begoñako Andra Mariko Eskolania gidatuko ditu Alemandik.
Turandot printzesa, Txinako enperadorearen alaba, da Turandot lanaren protagonista nagusia. Hil nahi ez badute, hiru enigma asmatu beharko dituzte printzesaren ezkongaiek. Calaf izeneko gazte batek enigmak asmatzea lortuko du, baina hala ere, printzesaren maitasuna lortzeko gogor borrokatu beharko du.
ZABALGUNEAK
Aranzelai-Gangurenbidea
GALDAKAO - BIZKAIA
Galdakao, Bilbo Handia, Bizkaia
Galdakaon aurkitzen den zabalgune hau Ganguren mendiaren ondoan dago kokatuta, eta bertaratzen denak mahaiak, erretokiak eta zakarrontziak aurkituko ditu.