euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia
AISIALDIA
 
PORTUAK
Itsasontziak amarratuata kirol portuan
Abra-Getxo Kirol Portua
GETXO - BIZKAIA
Getxo, Bilbo Handia, Bizkaia
1997. urtean zabaldu zuten Abra-Getxo kirol portua Bilboko itsasadarraren sarreran, Ereaga hondartza ondoan. Bere koordenatuak honakoak dira: 43º 20' 48''N eta 003º 01' 42'' W. Portura hurbiltzen diren eta bertan amarratuta dauden itsasontzi guztiei beharrezko zerbitzuak eskaintzeaz gain, aisialdi eta ostalaritza instalazioak ere baditu, besteak beste, zine aretoak, dendak eta haur-parkea.

Zerbitzuak:
Aisialdi eta ostalaritza instalazioak ere baditu, besteak beste, zine aretoak, dendak eta haur-parkea.

Edukiera:
2.000 pertsona denda eta tabernetan.

Sartzeko betebeharrak:
Librea

Tarifak:
Kanpoko instalazioetara eta denda eta tabernetara sartzeko ez da ordaindu behar, baina Kirol Portuko zerbitzuak ordaindu behar dira: 28,59 euro eta 152,30 euro artean, luzeraren arabera amarratzeari dagokionez. Informazio zehatza izateko, webgunean begiratu.

Aparkalekua:
Bai, librea
 
ANTZOKIAK
Antzezlanaren protagonistak
Fiel antzezlana
BARAKALDO - BIZKAIA

Chazz Palminteri aktore iparramerikarrak idatzitako lan honetan drama eta komedia nahasten dira. Engainatutako emakume bat, bere senarra eta hiltzaile bat dira antzezlan honen protagonistak. Irma Isla Margaret da, emakume heldu bat bere senarraz aspertuta dagoena. Bestalde, senarra (José Manuel Seda) prest dago bere maitalearekin alde egiteko eta horretarako hiltzaile bat (Miguel Hermoso) kontratatzen du emaztearekin akabatzeko. Hala ere, gauzak ez dira beti guk nahi dugun moduan ateratzen…

90. hamarkadan zinemara eraman zuten obra hau, protagonistak Cher, Ryan O’Neal eta Palminteri izan ziren. Gure eszenatokietara Juan José Afonso zuzentzailearen eskutik iritsiko da.
 
ZABALGUNEAK
Zabalgunea
Bercijana
YÉCORA/IEKORA - ARABA
Iekora, Biasteri-Arabako Errioxako eskualdea, Araba
Iekora inguruetan dago, mahasti artean. Parkeak Bercijanako andramariren ermita inguratzen du. Eta mahaiak, erretokia, iturria eta haurrentzako jolas-guneaz osaturik dago.