euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Jaiak eta Tradizioak
JAIAK ETA TRADIZIOAK
 
JAIAK ETA TRADIZIOAK
Gure produkturik onenen erakusleihoak dira azokak
San Isidro
- BIZKAIA
Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritan ospatzen dituzte San Isidro baserritarren zaindariari eskainitako jaiak. Herri horietan guztietan antzeko jarduerak prestatzen dituzte: kalejirak, dantzaldiak, gastronomia-lehiaketak, kirol-ekitaldiak (pilota txapelketak eta herri-kirolen erakustaldiak, esaterako), erromeriak... Gainera, kasu askotan, abeltzaintza, nekazaritza eta eskulangintza azokak egiten dituzte San Isidro jaien egitarauaren barruan. Araban adibidez, Aiarako Arespalditza herriak hiru hamarkada baino gehiago daramatza maiatzaren 15ean azoka berezia egiten. Ganadu eta nekazaritzako makinen erakusketa, gazta lehiaketa eta bertako produktuen (txakolina, Arabako Errioxako ardoa eta gazta, besteak beste) salmenta; horiek dira azokan aurki ditzakegun ekintzetako batzuk. Laguardiak, Lapuebla de Labarcak, Navaridasek eta Samaniegokere baserritarren zaindariari omenaldia egiten diote.

Bizkaiari dagokionez, besteak beste, Derion, Basaurin (Benta auzoa), Getxon (Andra Mari auzoa), Erandio Goikoan, Larrabetzun, Zallan eta Balmasedan ospatzen dituzte San Isidrori eskainitako jaiak. Larrabetzun (nekazaritza azoka, doako dastaketekin) eta Zeanurin (artisautza eta baserriko produktuen salmenta eta ganadu erakusketa) egiten dituzten azokak dira aipagarrienak.

Azkenik, Gipuzkoako udalerri askotan ere San Isidroren omenezko jaiak egiten dituzte. Ataunen adibidez, azoka tradizionala prestatzen dute; gure produkturik onenetako batzuk dastatzeaz gainera, ardien ile-moztea ikusteko edo barazkien lehiaketan parte hartzeko parada dute bisitariek. Astigarragak eta Antzuolak nekazaritza eta abeltzaintza azokak hartzen dituzte. Antzuolako azokaren kasuan, txorimalo lehiaketak merezi du aparteko aipamena. Oiartzunen, Villabonan edo Anoetan ere jaiak ospatzen dituzte.
 
MERKATUAK ETA AZOKAK
Pertsonaia bitxiek Ordiziako kaleak hartzen dituzte
Ordiziako Erdi Aroko Azoka
ORDIZIA - GIPUZKOA
Erdi Aroko giroa eta ohiturak gogora ekarriko ditu Ordiziak maiatzaren 24an eta 25ean. Erdi Aroko azokaren 13. edizioa egingo dute aurten. Milaka lagun erakarri ohi ditu ekitaldi berezi horrek. Ordiziako hirigune historikoan (azokaren erdigunea) garai hartako pertsonaia bitxi ugari elkartzen dira: saltinbankiak, akrobatak, zaldunak, juglareak eta dantzariak, besteak beste. Gainera, gure produkturik onenek euren txokoa dute azokan; izan ere, gazta mota ugari (tartean, Idiazabal Gazta), hestebeteak, etxean egindako gozoak eta postreak, sagardoa eta eztia bezalako produktuak eskuratu ahal dituzte bisitariek. Hori gutxi balitz, artisauek euren lana nola egiten duten erakutsiko dute (zapatak, larrua, zura, maskarak, ukenduak, urregintza...).

Bestalde, asteburuan antzerki eta musika emanaldi ugari hartzen dituzte Ordiziako kaleek. Horiei esker Erdi Arora atzera bidaia egitea errazagoa izango da. Etxeko txikienentzat ere jarduera bereziak antolatzen dituzte.
 
JAIEN EGUTEGIA
Las fiestas de La Blanca comienzan con el chupinazo y la bajada de Celedón
Atal honetan, Euskadiko festa eta jaialdi nagusienak agertzen dira.