XVI. mendeko Ozaetako Jauregi berrituan eta monumentu nazional izendatutakoan, Koldo Lasak sukaldaritza sendoa eskaintzen du, goi sukaldaritza. Ogia eta gozoak jatetxean bertan egindakoak dira, baita keztatutako jakiak, ondo prestatutako karta baten produktu garrantzitsuenak. Profesionaltasun handiko familiarteko antolaketa. Dekorazio klasikoarekin apaindutako jangela bat du, ukitu modernistak ere dituena, lorategira begiratzen duen beiratearekin. Aparkalekua dago.
ORDUTEGIA:
13:00-15:30 eta 20:30-22:30.
UPELTEGIAK
Araco upeltegiak
LAGUARDIA - ARABA
Guardia, Guardia-Arabako Errioxako Koadrila, Araba
<br/>
ARACO Arabako Errioxako Kosetxeroen Elkarteak ardo gaztearen ekoizpenean esperientzia eta tradizio handia duten Guardiako hamalau familia biltzen ditu. 1987. urtetik, familia horiek, bertako lan-teknika ohikoak zuzen erabilita, ardo zuri eta gorri bikainak lortu dituzte, eta halaber ardo beltz berria eta ardo beltz ondua.
Upeltegia barrutik ikusteko aldez aurretik hitzartu.
PLATER TIPIKOAK
Sukalki
Osagaiak:
1,5 kg gisatzeko haragi
1,5 kg patata
3 baratxuri ale
Tipula gorri bat
3 azenario
porru bat (zuri aldea)
3 txorizo piper (barrukoa)
3 koilarakada tomate
Ardo zuri lehor baso bat
Olio
Gatza
Errezeta:
Sutan jarri zartagina olioa eta hiru baratxuri aleekin. Hauek kolorea hartzen dutenean, zartaginetik atera eta haragi zatituta eta gatzarekin bota, gorritu arte. Ondoren, atera haragia eta erabilitako olioa iragazi.
Kazola batean iragazitako olioa bota eta su moderatuan tipula, porrua eta azenarioak gehitu, guztiak arin xehatuta eta bipilduta. Gatza bota. Jalkitzen utzi, egurrezko espatula batekin noizean behin mugituz, barazki guztia erdi gorrituta egon arte. Tomatea eta txorizo piperren haragia bota. Hamar minutu utzi.
Haragi zatiak barazkien kazolara bota eta ardo zuri lehorrez ureztatu. Poliki egiten saiatu, adi egonez itsatsi ez dadin. Salda edo ur beroa, behar bada, bota. Haragia biguntzeko prest dagoenean, kazolatik atera. Barazki salda iragazi.
Salda eta patatak bota kazolan. 3 minutuz frijitu espatula erabiliz. Haragi zatiak eta salda edo ur beroa bota gisa bete arte.
Patatak ia bere puntuan daudelarik, sua itzali. Kazola 10-15 minutuz jalkitzen utzi estalita, atera baino lehen.
EZAGUTU...
Artzain Eguna Ordizian
Ordiziako Artzain Egunean artzaintza, artzainak eta gaztak izaten dira protagonista nagusi. Jarduera egitarauak aharien lehiaketa-erakusketa eta salmenta, bildotsa dastatzea eta Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala ditu nabarmentzekoen artean.
Goizeko 11ak aldera, 2.000 ardik Ordiziako Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ohi dituzte, antzina artaldeek herrietatik egiten zuten ibilbidea gogora ekarriz. Halaber, Latxa arrazako aharien lehiaketa-erakusketa ere antolatzen dute Artzain Egunean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketarik garrantzitsuenetako bat dugu hori, animalien kantitatea zein kalitatea kontuan hartuta. Aurrekoa gutxi balitz, bildotsa burduntzi erara dastatu edo ardiei ilea mozteko prozedura (eskuz eta mekanikoki) ikusi ahal izango dute bisitariek. Urtero legez, gazta, bertoko produktuak eta artisautza objektuak ere salduko dituzte, eta trikitilariek eta dultzaineroek girotuko dute jaia.
Egun guztian zehar artzaintza mundura hurbilduko gaituzten hainbat ekitaldi egingo dira. Horien artean, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala (gaztarekin lotura estua duen pertsona famatu baten eskutik) nabarmendu behar dugu.