252 kilometrotan, erakargarri turistiko ugari ditu euskal kostaldeak. Turista askok bisitatzen dute, naturgune ederrek erakarrita; izan ere, harea fineko hondartzak itsaslabar malkartsuekin, ibaien bokaleekin eta interes ekologiko handiko padurekin tartekatzen dira. Barrualdean, berriz, aisialdirako gune ugari topatuko ditugu ibai eta urtegien inguruan. Hain zuzen, urtegi horietako batzuek barnealdeko itsasoak dirudite eta bisitariak aho zabalik utziko dituzte.