euskadi atsegin handiz

euskadi.net

Hasiera

» Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskadiri Buruz
EUSKADIRI BURUZ
 
BIODIBERTSITATEA
Natura zibilizaziotik gertu
Lautada zabalak, ibilbide ederrak egiteko mendiguneak, itsaslabar malkartsuak, padura aberatsak eta hondartza lasaigarriak. Naturguneak atsegin dituztenek hamaika leku ezagutzeko parada izango dute Euskadin. Gurean, hainbat paisaia mota ikus daitezke, guztiak ederrak, eta ez bakarrik parke natural izendatu dituzten lur eremuetan.
 
EUSKALDUNAK MUNDUAN
Euskaldunak historian
Historian zehar, ezagunak egin diren hainbat pertsonaia euskaldunak dira; Joan Sebastian Elkano, munduari buelta eman zion lehen itsasgizona; Urdaneta eta Legazpi, Mexiko eta Filipinen artean Ozeano Baretik itsasbidea zabaltzen aitzindariak; Joan Garai, Buenos Aires hiriaren sortzailea; Simon Bolibar, Venezuelako askatzailea; Loiolako San Inazio, Jesusen Lagundiaren sortzailea, eta Frantzisko Vitoria, nazioarteko zuzenbidearen bultzatzailea, besteak beste.
 
KULTURA
Kulturaren herrialdea
Hamaika estilotako musika, zinema, dantza, antzerkia… Euskadin, nonahi goza daiteke kulturaz, batez ere lehen mailako hainbat jaialdiri esker. Nazioarteko izarrek eta errealizadore berriek Donostiako Zinema Jaialdian egiten dute topo; "bel canto" -aren ahotsak, berriz, Bilbon batzen dira opera-denboraldiari hasiera emateko, eta jazz-musikari onenek Gasteizen dute hitzordua, Getxo eta Donostiatik igaro ondoren.