Bilboko itsasadarraren alboan kokatuta dago Erriberako merkatua, alde zaharrean bertan, eta merkataritza gune garrantzitsua da Bizkaiko hiriburuan. San Anton zubiak ere Erriberako eremu honekin egiten du bat, eta azokari esker gune ekonomiko pisutsu bilakatu da ingurunea.
XIV. mendean Pedro Ispizua arkitektoak eraiki zuenetik, hainbat alditan eraberritu dute; 1984an, berregituraketa prozesu sakona egin behar izan zuen, urtebete lehenago izandako uholdeen ondorioak konpontzeko. Zenbait urte geroago, 1990ean, Udaleko Horniduren Azoka osatuena izendatu zuen Guinessek, estalitako azokarik handiena baita Europan.
Hiru solairutan banatuta dago merkatua, eta mota guztietako janariak izango ditugu eskura. Beheko solairuan, arrandegiak aurkituko ditugu; lehenengoan, harategiak, eta azkenik, fruta zein barazkiak izango ditugu bigarren solairuan.
Azoka egiten den eguna: Astelehenetik larunbatera.
Astelehenetik ostegunera: 08:00-14:00 eta 16:30-19:00.
Ostiral eta jai egun bezperetan: 08:00-14:00 eta 16:30-19:30.
Larunbatetan: 08:30-14:30.
Saltoki kopurua: 186.
Aparkalekua: Ez dago ibilgailuentzako aparkalekurik inguruan, azokako merkatarientzako baitira.
ZERBITZUAK
NOLA IRITSI
Metroz: Alde zaharreko geltokia (Unamunoko irteera) azokako eraikinaren inguruetan dago.
Tranbia: Bilboko tranbiak merkatuaren aurrean dauka geralekua.
Autobusez: Bilbobus autobus konpainiako hainbat linea gelditzen dira Erriberako merkatuaren inguruetan.