X
X
H4
Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa
Bidaia-koadernoari erantsi
Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren aretoetako bat
Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa
Gernika-Bermeo errepidea. Amunategi auzoa, 35
Tel. 946 870 402
Faxa 946 171 294
Helbide elektronikoa:
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko
Irailetik ekainera
Asteartetik igandera: 10:00-19:00
Astelehenetan: itxita
Uztailean
Asteartetik igandera: 10:00-20:00
Abuztuan
Ostegunetik igandera: 10:00-20:00

*Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an ixten dute.
Natura-ingurune ederrean eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean dagoen Busturiko Madariaga Dorretxea da Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren egoitza. Xede bikoitza du zentro berriak: natura-ondarearen aniztasuna, funtzioak eta aberastasuna ezagutaraztea eta, aldi berean, biodibertsitatearen ezagutza sustatzea.

Bi sailetan banatuta dago zentroa: Ezagutzaren Unitatea eta Parte-hartze publikoaren Unitatea. Lehendabizikoak dibertsitatearen inguruko ikerketa zientifikoa du ardatz eta, bigarrenak, aldiz, dibertsitate biologikoaren berri emango die bisitariei, naturarekiko errespetua oinarritzat hartuta. Horretarako erakusketak (erakusketa iraunkorrak biodibertsitatea zer den azalduko digu), ikus-entzunezko baliabideak eta muntaia interaktiboak erabiliko dituzte. Ondoren, Madariaga Dorretxeko behatokira joan daitezke bisitariak; bertan, paisaia ikusgarriez gozatu eta largabistak erabiliz Izaro uhartea, Laidako hondartza eta Urdaibaiko padurak ikusteko parada izango dute. Jakina, zentroa bisitatu ostean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren xarma guztia ezagutzeko ibilbide gidatuetan parte har dezakete.

Hitz gutxitan esateko, zientzia eta dibulgazioa uztartzen ditu Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak, eta natura zaleak ezin dira bertara joan gabe geratu.

Sarrera: 3 euro. Ikasleek eta 65 urte baino gehiagoko lagunek euro bat ordaindu behar dute, eta 12 urte baino gutxiagoko haurrentzat sarrera doakoa da. Bestalde, 5 euroren truke, Madariaga Dorretxea bisitatzeaz gainera, ibilbide gidatuetan parte har dezakete.
ZERBITZUAK
Archivo_eu
Liburutegia
Bideo-aretoak
Pertsona ezinduentzako egokituta
Hitzaldi-aretoak
Berezko parkinga
Dendak
Sala de Prensa_eu
Bisita gidatuak egiteko aukera
NOLA IRITSI

Autobusez: Bizkaibus autobus-etxeko A-3515 lineak Busturin geldialdia egiten du.

Trenez: EuskoTrenek Busturin zerbitzua eskaintzen du (Bilbo-Bermeo linea).
INFORMAZIO GEHIAGO

Archivo_eu
Liburutegia
Bideo-aretoak
Pertsona ezinduentzako egokituta
Hitzaldi-aretoak
Parkinga
Dendak
Sala de Prensa_eu
Bisita gidatuak
© 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco