ORDUTEGIA
Mezak:
Astelehenetik larunbatera: 19:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 eta 12:30
Ordiziako lehen eliza nagusia XIII. mendearen amaieran edo XIV.aren hasieran eraiki zuten, nahiz eta gaur egun ez den ia ezer gelditzen eraikin hartatik. Gaurkoa XVI. mendekoa da. Nabe bakarra eta absidea dauzka.
Barnean, Andre Mariaren XIV. mendeko irudi bat, hainbat kapera eta erretaula dauzka. Erretaula nagusia barrokoa da, XVII. mendekoa; Bartolome Corderok egin zuen.
Turismo bulegoan bisita gidatuak antolatzen dira Alde Zahar osoa erakusteko. Tartean, eraikin hau ere azaltzen dute.
Monumentu mota: Parroki-eliza.
Aroa: XIII-XIV. mendeak.
Jarduerak: Urtean zehar hainbat kontzertu egiten dira.
Aparkalekua: Alde zaharrean bertan ez dago aparkatzerik, baina inguruan hainbat puntutan utz daiteke autoa.
ZERBITZUAK
NOLA IRITSI
RENFEko trenak eta Goierrialdea enpresako autobusak iristen dira herrira.