ORDUTEGIA
Mezak:
Astelehenetik ostiralera: 09:00,10:00 eta 19:00
Larunbatetan: 09:00, 10:00, 19:00 eta 20:00
Igandetan: 09:00, 11:00 y 12:30
Santa Maria eliza Tolosako alde zaharrean dago, udaletxearen alboan. Saloi formako oinplanoa edukitzeaz gain, eraikina altuera handiko hiru nabetan banatuta dago. Sabaiari behatuz gero, sei zutabe handik eusten dituzten gurutze-ganga faltsuak ikus daitezke.
Elizaren alde bateko kaperan, San Esteban baselizaren ataria gordetzen dute, eraikuntzaren elementu esanguratsuenetakoa, hain zuzen.
Barrualdean, erretaula ikus dezakegu erdian, baita margoturiko hainbat irudi ere alboetako hormetan. Azpimarratu beharra dago, halaber, Silvestre Perezek (estilo neoklasikoaren ordezkari esanguratsuenetakoa) diseinatu zuela barnealdeko dekorazioa.
Monumentu mota: Eliza.
Estilo artistikoa: Neoklasikoa eta barrokoa.
Aroa: XVII. mendea.
Gidatutako bisitak: Tolosako turismo-bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu. Horretarako 943 697 413 telefonora deitu behar da.
Tarifa: 1,5 euro.
Harremanetarako pertsona: Imanol Aldaregia.
Aparkalekua: Zumardi txikin aparka daiteke.
ZERBITZUAK
NOLA IRITSI
Tolosaldea enpresak eta Donostia-Tolosa autobus lineak Tolosa lotzen du inguruko herriekin. Renfek eskaintzen duen tren zerbitzuak Tolosa Zumarraga eta Donostiarekin lotzen du.