X
X
H5
Andra Mariaren Zeruratze eliza
Bidaia-koadernoari erantsi
Andra Mariaren Zeruratze eliza
Andra Mariaren Zeruratze eliza
Independentziaren Enparantza
48280
LEKEITIO -BIZKAIA
Tel. 946 840 954
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko
ORDUTEGIA:
Bisitak:
08:00-12:00 eta 17:00-19:30

Mezak:
Astegunak, larunbat eta jai bezperak: 09:00 (euskeraz) eta 19:00 (euskeraz)
Igande eta jai egunak: 09:00 (gaztelaniaz), 10:30 (meza nagusia, euskeraz), 11:30 (umeak), 12:30 (gaztelaniaz) eta 19:00 (euskeraz)

Estilo gotiko berantiarreko etsenplu bikaina da Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratze parrokia. Egungo tenplua XV. mendean eraiki zen eta eliza zaharrago erromaniko baten ordezkoa da.

Ondoren, eraldatze prozesu sakona bizi zuen elizak XIX. mendean (Pascual Abaroak ordainduta), eta ordutik, sakristia berria, girola eta arkupe handia ditu elizak, gotiko estilokoak guztiak ere. Eraberritze honen ondotik, basilika titulua jaso zuen.

Gainera, interes handiko museo arkitektoniko zein ikonografikoa da Andra Mariaren Zeruratzea eliza, izan ere, kanpotik zein barrutik, artelan ikusgarria osatzen du. Aldare nagusiko erretaula azpimarratu dezakegu barruan; oraintsu eraberritu dute erretaula eta gotiko-flandestar estilokoa da, polikromatua eta urreztatua. Halaber, bere neurri zein polikromiagatik, Bizkaiko erretaula garrantzitsuena da eta penintsulako garrantzitsuenetakoa. Bestalde, irudi bilduma baliotsua dauka elizak girolan.

Elizako beste elementu preziatu batzuk organoa eta harmoniuma dira, biak neogotikoak. Cavaile Coll estilokoa da organoa, Jose Javier de Uribarrenek 1854an hiribilduari emana.

Monumentu mota: Basilika.

Estilo artistikoa: Gotiko berantiarra.

Aroa: XV. mendea.

Jarduerak: Itxas Soinua Nazioarteko Jaialdiaren kontzertuak Lekeitioko parrokia-elizan egiten dira, abuztuan.

Aparkalekua: Aparkatzeko hainbat gune daude elizaren inguruetan.
ZERBITZUAK
Pertsona ezinduentzako egokituta
Haur-instalazioak
Parkea
NOLA IRITSI
Bizkaibus eta Pesa autobusek eskaintzen dute zerbitzua herrian.

Pertsona ezinduentzako egokituta
Haur-instalazioak
Parkea
© 2008 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco