Elorrioko alde zaharra oso ikusgarria da eta erdigunea monumentu izendatua dago. Kaleetan zehar jauregi eta oinetxe ederrak daude, harrizkoak zein harlanduzkoak. XVII eta XVIII. mendeetakoak dira gehienak eta gainera, askok ikur heraldikoak dituzte, jabeen leinuen adierazgarri direnak.
Casa-Jara jauregia eta Tola markesaren jauregia (barrokoak biak), Arezpakotxaga jauregia eta honen ondoan Don Telloren atea (antzinako harresiak zituen sei ateetatik zutik gelditzen den bakarra), Santa Ana monasterioa (bertan daude San Balentinen estatua eta museoa),... asko dira Elorrioko gune historikoan ikustea merezi duten eraikinak. XVI. mendeko hainbat gurutze ere badaude.
Alde zaharren erdigunean, Gernikako Arbola plazan, Udaletxea eta Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza daude. Plazaren alde batean dago udaletxea, bi armarri ditu eta bibliako bi aipu, letra oso handitan. Horren aurrean eliza dago XVI. mendean bukatutakoa; eraikin gotikoa izan arren, errenazimendu garaiko eragina ere nabarmena du.
Monumentu mota: Alde Zaharra.
Aroa: Erdi Aroa.
Bisita gidatuak: Bisita gidatuen eguna eta ordua hamabost egun aurretik eskatu behar dira turismo bulegora deituta.
Tarifa: 20 arteko lagun taldea: 25 euro.
40rainoko lagun taldea: 50 euro.
40tik gorako lagun taldea: 100 euro.