Astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30; larunbatetan: 10:00-13:30 eta 16:30-20:30.
Liburutegi Nagusia Donostiako Udal Kultura Patronatuaren Liburutegi Zerbitzuaren burua den udal liburutegia da eta auzoetako Kultur Zentroetan dauden liburutegiak koordinatzen ditu. Hiru egoitza ditu: Alderdi Eder, Konstituzio Plaza (fondo historikoak eta atal teknikoa) eta Fermin Calbeton (haurren atala). Jendeari Alderdi Ederren eta Fermin Calbetonen ematen zaio zerbitzua. 25.000 liburu inguru, ia 200 aldizkari, ikus-entzunezko 1.000 dokumentu eta 2.000 CD eta CD-rom baino gehiago ditu. Materialaren maileguaz gain, fotokopiagailua, internet, fonoteka eta bideoteka zerbitzuak ere baditu. 1844.ean Sebastian de Mińanok sortu zuen bere liburuak dohaintza moduan emanez. Historian zehar hainbat lekutan kokatuta egon da eta, besteak beste, Loiolako Santutegiak, Mandasko dukeak eta hainbat lagunek emandako fondoak jaso ditu. 1999tik Sail Orokorra Udaletxearen behealdean dago, Alderdi Ederren.
Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuen artean ondorengoak dira aipagarrienak: informazioa eta erreferentzia (erreferentzia (baita telefonoz, posta elektronikoz edo posta arrunta bidez), kontsulta, mailegua, hemeroteka, Internet (cd-rom eta ofimatika), haurtxoteka, fonoteka eta bideoteka; kopiak eta eskanerra (txartel bidezko ordainketa); Galdegin zerbitzua (edozein gaiari buruzko kontsultak liburutegietan); fondo historikoa eta hemeroteka historikoa, telelupa (ikusmen arazoak dituztenentzat).
Bestalde, hainbat ekitaldi antolatzen dira bertan, halanola: fantasiazko eta beldurrezko Zinema astearen barruko erakusketa, literatur sorkuntzari buruzko jardunaldiak, liburu eta diskoen aurkezpenak, koadernatze-tailerrak, literatur solasaldiak, berezko argitalpenak, etab. Konstituzio plazako eraikinean egiten dira ekitaldi guztiak, antzinako liburutegian. Eraikin hori ez dago elbarrientzat egokitua.