Ostiraletan eta larunbatetan: 17:30-20:30.
Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00.
Hitzartutako bisitaldiak: ostegunetan eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.
Bisita gidatuak: hitzordua eskatu.
Euskal Gastronomi Museoan sukaldaritzako esparru ezberdinak jorratzen dira, etxeko sukaldaritza eta sukaldaritza profesionala. Garai guztietako sukaldeak eta jakien prestaketa hobetzeko makina ugari daude ikusgai. Makina horiekin batera, sukaldariak, gozogileak eta zerbitzariak daude, jantzi tipikoak aldean dituztela. Gainera, euskal sukaldaririk ospetsuenen, gastronomia elkarteen eta kofradia gastronomikoen informazioa ere badago museoan, baita bibliografia gastronomiko zabala eta mundu guztiko jatetxeen karta-bilduma ere.
SARRERA DOAN
Bildumak: Egurrezko labea, sukalde ekonomikoa eta bitrozeramika modernoa; jatetxe bateko sukaldearen erreprodukzioa, gozogintzako mostradorea eta sukaldariak euren jantziekin; Euskal Herriko jatetxe onenen emariak, ongi atondutako mahaia eta alboan zerbitzariak; mundu guztiko jatetxeetako karta-bilduma; Kofradia Gastronomiko bakoitzaren historia eta jantziak; eta Laudioko San Roque kofradiak (1599) oparitutako objektuak.
Erakusketa iraunkorrak: Sukaldaritza eta gastronomia elkarteen historiari buruzko erakusketa.
A-8 autobidea hartuko dugu eta, ondoren, AP-68 autobidea, 2. irteeraraino. BI-625 errepideak Laudiora eramango gaitu. Behin Laudion gaudela, Nerbioi kaletik zubia zeharkatu eta Maestro Elorza kaleraino iritsiko gara.
Garraio publikoan iristeko
Autobusez: La Unión konpainiako Laudio-Amurrio-Gasteiz linea.