Sarbidea:
Bilbotik, N-634 errepidetik abiatuta, BI-635 Zornotza eta Bermeo lotu eta Biosfera Erreserba iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen bidea har dezakegu. BI-631 errepideak, berriz, Mungia eta Bermeo batzen ditu mendebaldetik.
Garraio publikoa:
Autobusez: Bizkaibuseko hainbat autobus iristen dira inguru horretara:
Lekeitio/Elantxobe/ Gernika-Lumo/Bilbo
Gernika-Lumo/Bilbo
Bermeo/ Gernika-Lumo/Bilbo
Bermeo/Bakio
Bermeo/Mungia/Derio/Barakaldo
Gernika-Lumo/Gamiz Fika/Mungia
Lekeitio/Aulestia/ Gernika-Lumo/Bilbo
Trenez: Bilbo-Bermeo EuskoTreneko trenak geltokiak ditu Gernika-Lumon, Busturian, Mundakan eta Bermeon.
Itsasoz: Ferrya (Mundaka eta Sukarrietatik Laga eta Laidako hondartzetara joan gaitezke udan).
Aparkalekua:
Biosferaren Erreserba osatzen duten udalerrietan eta inguruetan aparkaleku ugari daude, ordaintzekoak eta doakoak. Autoa horietako batean utzita, edo garraiobide publikoa (trena, autobusa edota ferrya) erabiliz bertaraino joanda, hainbat ibilaldi egin ditzakegu oinez zein bizikletaz inguruetatik, zein baino zein ederragoak.