G1
Hondarribiako hondartza
Bidaia koadernoan sartu
Hondarribiako hondartza
Hondarribiako hondartza
Non dago?
Errekurtsoaren mapa
Egin klik mapan handiago ikusteko
Fitxa teknikoa
Mota:
Hondartza
Ekintzak:
Windsurfa, piraguismoa, uretako motorra, kanaberaz egindako kirol-arrantza, urpeko kirol-arrantza eta urpekaritza.

Sorosleen ordutegia:
10:00-20.00.
Datu interesgarriak:
Pertsona ezinduentzako egokitutaUrpekaritzaArrantza baimenduta
Zerbitzuak
Gipuzkoako kostaldeko ekialdeko muturrean dago Hondarribiako hondartza, Txingudiko badia ederrean eta Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan.

Hareatza eder honek urre koloreko harea fina du eta luzeran, 700 bat metro. Erdigunetik oso gertu dago eta hala, inguruan hainbat taberna eta jatetxe daude. Horrez gainera, zenbait zerbitzu ditu hondartzak, dutxak, komunak, haurrentzako jolastokia, autoa uzteko guneak eta sorosleak, tartean.

Halaber, uretako hainbat kirol egiteko aukera aparta dugu, piraguismoa eta windsurfa, kasu. Gainera, udan, tranpolinak eta txirristak dituen egitura berezia jartzen dute itsasoan.
Nola iritsi
Garraio publikoa:
Hondartza Gipuzkoako kostaldeko ekialdeko muturrean dago, Txingudiko badia ederrean, Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan, Hondarribiako hirigunetik oso gertu.

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: Hiri arteko eta hiri barruko autobusek Donostia eta Irunekin lotzen dute Hondarribia. Irun-Hondarribia linearen kasuan, puntuan irteten diren autobusak hondartzaraino heltzen dira.

Itsasontziz: Hendaiako kirol-portutik itsasontzi bat irteten da 15 minuturo eta Txingudiko badia zeharkatzen du denbora gutxian.
Aparkalekua: Bi aparkaleku daude hondartzaren sarreran.
Zerbitzu gehiago
Pertsona ezinduentzako egokituta
Pedaloen alokairua
Aisialdirako gunea
Komunak
Taberna
Urpekaritza
Kanpina
Dutxak
Iturriak
Bizikletak uzteko tokia
Kirol-instalazioak
Haur-instalazioak
Megafonia
Zakarrontziak
Parkinga
Arrantza
Sorosleen zerbitzua
Zaintza-zerbitzua
© 2010 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco