G1
Zurriola hondartza
Bidaia koadernoan sartu
Zurriola hondartza, Donostia
Zurriola hondartza, Donostia
Non dago?
Egin klik mapan handiago ikusteko
Fitxa teknikoa
Mota:
Hondartza
Ekintzak:
Windsurfa, surfa, piraguismoa, bodyboarda, uretako motorrean ibiliak, boleibola, kirol-arrantza kanaberaz, urpeko kirol-arrantza eta urpekaritza.
Sorosleen ordutegia:
10:00-20:00.
Datu interesgarriak:
Pertsona ezinduentzako egokitutaUrpekaritzaNudistaArrantza baimendutaKanpaldia egiteko debekuaHondartza-boleibol instalazioak daude
Zerbitzuak
KomunakTabernaSurf-ikastaroakDutxakIturriakHamaken alokairu zerbitzuaKirol-instalazioakMegafoniaZakarrontziak
Berezko parkingaKirol eta gimnasia ibilbidea dagoela adierazten duSorosleen zerbitzuaBertan hondartzainik dagoen adierazten duAldagelak
Zurriola hondartza Donostian dago, Gros auzoan, Kursaal Kongresu Jauregiaren begiradapean. Garai batean, hainbat hareatza baino ez ziren Urumea ibaiaren bokalearen eta Ulia mendiaren artean zeudenak. 90eko hamarkadan, berriz, eraberritze-lanak hasi zituzten, eta egungo hondartza eraiki zuten. Harea fineko hondartza da eta, tarteka, olatu biziek astintzen dute.

Olatuek dituzten ezaugarriak kontuan hartuta, surfak garrantzia handia du Zurriola hondartza ederrean. Surf eskolak ez ezik, windsurf eta igeri egiten ikasteko eskolak ere badaude. Horrekin batera, kirola egiteko gune bereziak eta boleibol eta saskibaloi zelaiak daude inguruetan.

Ingurumenaren kudeaketan egindako lan apartari esker, Europar Batasunak kalitatearen EMAS ziurtagiria (ematen duen garrantzitsuena) berritu zion Zurriola hondartzari 2007an.
Nola iritsi
Garraio publikoa:
Zurriola hondartza Gros auzoan dago, Donostian, Urumea ibaiaren ekialdeko bokalean, Mompas muturretik gertu.

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: Donostiabus hiri-autobus konpainiako 8, 13, 21 eta 28 lineetako autobusek, besteak beste, hondartzatik gertu dute geltokia.

Trenez: Renferen aldiriko trenak geltokia du Gros auzoan, hondartzatik hurbil.
Aparkalekua: Lur azpiko aparkalekua dago Kursaal Kongresu Jauregiaren azpian (ordaindu beharrekoa). Horrez gain, autoa uzteko lekuak daude (TAO) inguruko kaleetan.
Zerbitzu gehiago
Pertsona ezinduentzako egokituta
Komunak
Taberna
Urpekaritza
Surf-ikastaroak
Dutxak
Iturriak
Hamaka
Kirol-instalazioak
Megafonia
Nudista
Zakarrontziak
Parkinga
Arrantza
Kanpaldia egiteko debekua
Kirol eta gimnasia ibilbidea
Sorosleen zerbitzua
Zaintza-zerbitzua
Aldagelak
Hondartza-boleibola
© 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco