Sarbidea:
N-1 errepidean hainbat bidegurutze daude: Alegian, Amezketa eta Bedaioko noranzkoa hartu behar da (GI-2133); Ordizian, Zaldibiara eta Larraitzera jo behar dugu (GI-2133), eta Besainen, Lazkao, Ataun eta Etxarri Aranatzera joko dugu, Lizarrustiko gainetik doan bidetik (GI-120tik).
Lekunberri eta Uharte-Arakil Nafarroako herrietatik berriz, autoz joan gaitezke Guardaetxera eta Aralarko San Migel santutegira.
Garraio publikoa:
Estellesa (Donostia-Lizarra) eta Pesa (Eibar-Iruñea) enpresen autobusak Lizarrustiko gainetik igarotzen dira. Igande eta jai egunetan, Tolosaldea Bus autobus enpresako lehenengo linea Larraitzetik igarotzen da bi aldiz egunean, 09:25ean eta 16:25ean, hain zuzen.
Aparkalekua:
Gipuzkoan, Lizarrusti gainean eta Larraitzeko baselizaren alboan aparkalekuak daude.