
BESTELAKOAK
Ekitaldia:
Pintxoaren Hilabetea Santurtzin
Tokia:
SANTURTZI -
BIZKAIA
Data:
2008/05/02
- 2008/06/01
Ordutegia:
Itsasontzi bidaiak: 11:30ean (maiatzaren 2an, 12:30ean)
Azoka: 11:30-14:30 eta 19:30-21:30 (larunbata). 11:30-14:30 (igandea)
Prezioa:
Itsasontzi bidaiak: 2-4 euro
Hilabete batez pintxoei omenaldi berezia egingo die Santurtzik. Maiatzeko asteburu guztietan 30 bat jatetxe eta taberna santurtziarretatik ibilbidea egiteko aukera dute bisitariek. Bide batez, mota eta zapore guztietako pintxo bikainak dastatzeko parada izango dute.
Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean egingo duten azokak aparteko aipamena merezi du. Asteburu horretan 20 jatetxetako sukaldariak Santurtziko parkean elkartuko dira; horietako bakoitzak bi pintxo prestatuko ditu lehiaketarako. Diru gutxiren truke, nahi beste pintxo har ditzakete bisitariek. Sukaldari ezagunek osatutako epaimahaiak pintxorik onena sarituko du (1.000 euro eta sardina-saltzaile formako garaikurra), eta bisitariek ere gustukoen duten pintxoa aukeratu ahal izango dute. Sardina-saltzaile formako garaikurraz gainera, 600 euro eskuratuko ditu azken horrek.
Bestalde, Euskal Herria itsasontzian Bilbotik Santurtzira bidaiak antolatu dituzte, honako egunotan: maiatzaren 2an, 4an, 10ean, 11n, 17an, 18an, 24an, 25ean eta 31an eta ekainaren 1ean.