
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko
DATU OROKORRAK

Izen Ofiziala:
Ordizia

Bizilagun-kopurua:
9025

Azalera:
5,70
Km2

Udalaren URLa:

Turismo bulegoa:
Barrenetxe Etxea
Santa Maria kalea, 24
20240 Ordizia
Telefonoa: 943 882 290
Fax: 943 161 326
turismo@ordizia.org
Asteroko merkatuak ezagun egin du Gipuzkoako barnealdeko herri hau. Oria ibaiaren ertzean kokatuta, Txindoki (1.346 m) mendiaren silueta berezia du atzean. Beasainekin batera, Goierriko udalerririk garrantzitsuena dugu eta N-1 Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa lotzen dituen errepidearen ondoan dago.
Erakargarri bihurtzen duten ezaugarri asko ditu herri honek. Batetik, bisitatzea merezi duen alde zaharra du. Monumentu multzo izendatu zuten eta bertan, eraikin dotoreak aurki ditzakegu: Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Zabala eta Barrena jauregiak, Muxika dorretxea eta Urdanetako Fray Andres zenaren monumentua, besteak beste.
Bestalde, erdigunetik kanpo, Oiangurengo udal parkea topatuko dugu inguruetan. Zuhaiztiz inguratutako berdegunea da eta handik, paisaia ederraz gozatzeko aukera izango du bisitariak.
Ordiziako merkatu tradizionala
Inolako zalantzarik gabe, bertako produktuen merkatuagatik egin da ezagun Ordizia. XI. eta XII. mendeetan egiten hasi ziren eta egun, asteazkenero, erosle eta saltzaile asko batzen dira Plaza Nagusian. Merkatu hau garrantzitsua da oso, produktuei berton jartzen dizkieten prezioak erreferentzia moduan erabiltzen dituztelako Euskadiko gainerako merkatuetan.
Horrez gain, badira urtean zehar merkatu bereziak ere, Idiazabal gaztarena udaberrian eta Gabonetakoa, esate baterako. Azoka egutegian, bada beste egun garrantzitsu bat ere. Irailean, Euskal Jaietako azoka berezia antolatzen dute eta egun horretan bertan, ardi latxaren esnearekin egindako gaztaren lehiaketa ezaguna egiten dute.
Azokak alde batera utzita, Ordiziak uztailean ospatzen ditu jai nagusiak Santa Ana zaindariaren omenez. Ekitaldi askoren artean, 1509ko ohitura bat nabarmenduko dugu; "Santaneroen dantza", ezkonberriek dantzatzen duten Esku-dantza, hain zuzen ere.