
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko
DATU OROKORRAK

Izen Ofiziala:
Galdakao

Bizilagun-kopurua:
29594

Azalera:
31,70
Km2

Udalaren URLa:
Bizkaia lurralde historikoan dago Galdakao, Uribe Nerbioi eskualdearen barruan. Ingurune malkartsua da nagusi, izan ere, Ganguren mendiaren magalean kokatuta dago Galdakao eta, Ibaizabal ibaia igarotzen da herritik.
Ondare historikoko osagai asko daude Galdakaon. Horien artean, Andre Mari eliza da eraikin erlijiosorik zaharrena, Elexalde auzoan kokatutakoa eta XIII. mendekoa. Estilo nagusi bi berezi ditzakegu bertan, erromanikoa eta gotikoa, eta baita erretaula plateresko ederra ere. Halaber, 1896. urtean eraikitako eta Kurtzea auzoan dagoen Santa Maria eliza ere ikusgarria da.
Ondoren, Isasi Goikoa dorrea bisitatuko dugu, XVI. mendekoa eta tontor baten gainean kokatutakoa. Handik, Lekue dorreraino joko dugu, erreka baten alboan (Usansolon) dagoen jauregi-eraikuntza ederra.
Udalerria osatzen duten zubi, ermita eta eskultura ugariez gain, Oilarra delakoa da Galdakaoko eraikinik esanguratsuena; Donostiara eta Gasteizera doazen errepideen bidegurutzean egonik, Bizkaian dagoen errepideko ikur berezienetako bat da.
Irailean ospatzen dira Galdakaoko jai nagusiak, eta egunik bereziena hilaren 14a da. Herriko auzo eta guneek ere, bestalde, beraien festak egiten dituzte urtean zehar; horrela, uztailaren 31an esaterako, Loiolako San Inazioaren jaiak ospatzen dituzte ur-biltegian.
NOLA IRITSI
Errepidez
Bilbotik Galdakaora iristeko, A-8 autobidea hartu dezakegu 21. irteeraraino eta jarraian, BI-625 errepidea hartuko dugu; azkenik, BI-3720 errepidetik iritsiko gara Galdakaora.
Donostiatik, A-8 autobidea hartu daiteke eta 19. irteeran, Galdakaon, atera ondoren, N-634 errepidea hartu.
Azkenik, Gasteiztik Galdakaora joateko, N-622 errepidea hartu dezakegu eta 22. irteera ostean, AP-68 autobidea hartu 1. irteeraraino, han, BI-625 errepidea hartzeko; azkenik, BI-3720 errepidetik iritsiko gara Galdakaora.
Garraio publikoa erabilita
Trenez: Euskotrenek eskaintzen du zerbitzua Galdakaon.
Autobusez: Bizkaibus autobus enpresak eskaintzen du zerbitzua herrian.
INTERESGARRIA
INFORMAZIO GEHIAGO