
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko
DATU OROKORRAK

Izen Ofiziala:
Amezketa

Bizilagun-kopurua:
978

Azalera:
20,60
Km2

Udalaren URLa:
Gipuzkoako lurralde historikoko herri hau Tolosaldea eskualdean dago, Aralar mendizerraren inguruan.
Udalerrira heldu eta segituan, Amezketarren etxearekin egingo dugu topo; bandoen arteko borroketan parte hartu zuen sendia izan zen hura. Gaur egun ikus daitekeen eraikina XV. mendean berreraiki zuten, eta are gehiago edertu, gainera. Bestalde, erdigunean, San Bartolome eliza aurkituko dugu eta haren soiltasuna nabarmendu beharreko ezaugarria da.
Ingurune menditsua
Inguruneari dagokionez, paisaian herria babesten ageri da Txindoki (1.346 m), Euskal Herriko Cervino izenaz ere ezaguna den mendia. Ibiltzea gustuko dutenek zenbait txango egiteko parada izango dute inguru honetan.
Bestalde, Amezketari buruz hitz egiterakoan, ezinbestekoa da Fernando Bengoetxea Altuna azpimarratzea, hots, Pernando Amezketarra izenaz ezagunagoa zen pertsonaia ospetsua. Barre-algarak eragiteko aparteko gaitasuna zuen artzain honek; umorista eta bertsolari ona zen, eta jendeak horregatik gogoratuko du beti. Gregorio Mujikak liburu batean bildu zituen amezketar xelebre honen ibilera guztiak.