X
X
D2
Alegia
Bidaia-koadernoari erantsi
San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza, Alegia
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko
marca tabla DATU OROKORRAK
Izen Ofiziala:
Alegia
Bizilagun-kopurua:
1645
Azalera:
7,80 Km2
Udalaren URLa:
Alegia, Gipuzkoa lurralde historikoko herria, Tolosaldea eskualdean dago. Amezketa eta Oria ibaiek bat egiten dute bertan, baso-zelaiek estalitako malda handiko mendien babesean.

Alegiara iristen garenean, alde zaharrean egin dezakegu lehen geldialdia. Erdiguneak ilargi erdiaren itxura du, Oria ibaiaren ibilbideari jarraitzen diolako. Han, nabarmentzekoak dira San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza eta udaletxea, arkupedun fatxada duen XVIII. mendeko eraikina.

Txango kultural hau egin eta gero, inguruak ezagutzeko parada ere badugu, eta, hala, herriko paisaia apaintzen duen natura ederraz gozatuko dugu.

Zahagiardo, tradizio handiko ospakizuna

Horrez gainera, Zahagiardo, gastronomiari lotutako tradizio handiko ospakizuna, aipatu beharra dago. Urteko zenbait egunetan, inauterietan edota San Joanetan esaterako, afari-merienda antolatzen dute herriko plazan. Udalak mahaiak jartzen ditu eta herritarrek haren kontura edaten dute ardoa. Jatekoa, berriz, norberak eraman behar du.

Alegiara uztailean joatea erabakiz gero, oso ongi pasatu ahal izango dugu, orduan ospatzen baitituzte herriko jai nagusiak Karmengo Amaren omenez. Jarduera asko antolatzen dituzte, eta musika eta jai giroa izaten dira nagusi.
NOLA IRITSI

Errepidez

Donostiatik joateko, N-1 errepidetik joan gaitezke, eta, Tolosa igaro ostean, GI-2131a hartuko dugu.

Bilbotik, A-8 autobidea har dezakegu Bergarara arte; gero, GI-632ari jarraitu, Beasainen N-1ean sartu eta azkenik Ikaztegietan, GI-2131 errepidea hartu.

Gasteiztik, N-1a har dezakegu Donostiara noranzkoan Ikaztegietara arte.

Garraio publikoa erabilita

Autobusez: Tolosaldea autobus-etxeak eskaintzen du zerbitzua herrian.

Trenez: Renfeko Irun-Brinkola lineak geltokia du herrian.
© 2008 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco