Momentuko teknika aurreratuenak erabiltzen dituzte ardoa egiteko eta, gainera, modu arduratsu eta zorrotzean jarraitzen dute elaborazio prozesu guztia. Hori guztiaren ondorio da lortzen duten kalitate handiko ardoa, estatu zein nazioarte mailan ezaguna dena. Upeltegi honetan ondorengo ardoak ekoizten dituzte: ardo zuria eta gorria (Solar Gailur), ardo beltza (Solar Gailur eta Señorio de Laurgain) eta ondutako ardoa (Gailur eta Ardandegi).